Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Parkean [Bertsoa] / Aitor Albistur

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (25. 2013. Errenteria)
Bertsolaris / Autores
Albistur, Aitor

Descripción

Título
Parkean
Dokumentuan jasotako izenburua
Parkean : "Central Park"
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Zure haritz, zure arte zaharren funtsa
Fecha
2013-12-22
Melodia
Itsasoa laino dago I-A
Nombre de la estrofa
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Parkean [Bertsoa] / Aitor Albistur

Nombre de la estrofa:  Lau puntuko berdina, 8 silabaz 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1.
Zure haritz,
zure arte
zaharren funtsa
den adarpe
itzaltsura
nire tarte
saminenek
ohi nakarte.
Nahi gabean
nire parte
bilakatu
zara parke.
Nahi gabean
nire parte
nahigabea
pasa arte…

2.
Burumakur,
zurbil-zurbil,
tristuratik
oso hurbil
gaudenetan,
samin isil
jarraiak ze
plan darabil?
Zure baitan,
haize sotil,
hostotzaren
dantza dabil.
Zure baitan,
haize sotil,
ni ere maiz
hala nabil!

3.
Zuhaitz heldu
baten sustrai
sortak sendo
ez badarrai,
garai zaharrak
daude garai
ezezagun
berrien zai…
Lehen ez nuen
lan egin nahi,
lana lana
zen, jaia jai.
Lehen ez nuen
lan egin nahi,
orain ez naiz
lortzeko gai…

4.
Zara lore
zein landare
koloretsu
denen jabe
eta zugan
zut badaude,
ederrago
dira are!
Sentitzen naiz,
lanik gabe,
desertuko
hondar, hare.
Sentitzen naiz,
lanik gabe,
lore zimel
baten pare.

5.
Txori mota
hain anitza
eta euren
kantagintza
hartzeko gai
den haritza
igozale
da urtxintxa.
Desagertzen
doan ihintza
da parkeko
argi-printza.
Desagertzen
doan ihintza
soilik ote
da bizitza?

6.
Bidexkatik
iraganda
nago ondo
antzemanda
egun zein den
lan-demanda,
eskaintza hain
motzaz landa…
Langabetu
bat izanda
esperantzan
dago langa.
Langabetu
bat izanda
bizitzea
nahiko lan da!

7.
Egunaren
amaieran,
gau beltzaren
etorreran,
ezkor noa,
ohiko eran,
etxerako
itzuleran.
Ilunaren
ibileran
ilargia
doa hegan.
Ilunaren
ibileran
ez dut bizi
nahi ilbeheran!

8.
Agur parke,
ez nentorren
ez alaitsu,
ez pozarren,
beraz, ea
ba izarren
argiak deus
badakarren…
Etorri ohi
naizen arren,
behintzat bista
poztearren…
Etorri ohi
naizen arren,
ea bihar
ez natorren…