Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Sexu-ugalketa eskubidea SUE bere laburdura [Bertsoa] / Beñat Garaio

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
"Sexu eta ugalketa eskubideak munduan zehar" Betso-paper Lehiaketa (1. 2014. Gasteiz)
Bertsolaris / Autores
Garaio, Beñat

Descripción

Título
Sexu-ugalketa eskubidea SUE bere laburdura
Melodia
Bizkorra ez naiz baina badaukat
Nombre de la estrofa
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Ordenadore dokumentua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Sexu-ugalketa eskubidea SUE bere laburdura [Bertsoa] / Beñat Garaio

Nombre de la estrofa:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Ordenadore dokumentua 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sexu-ugalketa eskubidea
SUE bere laburdura
eskubideak hamaika dira
duintasuna nahiz ura
mugaz gaindiko arazoa da
mundu osoaren negargura
begiak ireki ta mugitzeko
ordua aspaldi heldu da
norena da ba ardura? (bis)
konplizea da axolagabe
jokatzen dabilen hura
bertso hauetako aldarri denak
zabal ditzagun mundura

Eskubide hauek urratzen dira
mundu osoan barrena
Hiltzen direnen kopurua txiki
Uzten du honek gerrena
Kasu hau da_150
Milioi emakumeena
Gurean erasotua izan da
Neska euskaldunen herena
Munduan zenbat hiena (bis)
Izendatu zen gizateria
Zanpatzen zuen krimena
Zifrei ta minari begiratuz
da gerrarik handiena (bis)

Sexu eskubideen zerrenda bat zen
Sinatu orain hamarkada
130 milioi neskari
genitalak moztu hara
beste 3 milioi esplotatuta
beste hau ere marka da
LGTB kolektiboari
mundu osoan ostikada
sexu makina al zara? (bis)
egoera hau ikusi ondoren
emakumearen ikara
eskubideak sinatu ziren
onartu ez, behar bada (bis)

Erreprodukzioa aintzat hartuz
Urratzeak barra-barra
Erabakiak libre hartu ezin
Eta ondorengo negarra
Gazte ezkondu zinen ta maitatzen
Zenuen senar zakarra?
Ezin edo nahiz ez duzun haurra
Gaizki abortatu beharra
Munduari deiadarra(bis)
Emakumeek erabaki ezin
Ta hauek sufritu beharra
Gurpil zoroa dirudi eta
Azkar atera behar gara (bis)

Ikusi dugun argazki hauxe
Da bidegabekeria
Kontrazeptibo hitza ezezagun
Duela dabil mundu erdia
Nerabeen abortu tasa altua
Han eta hemengo aurpegia
3000 hiesdun egunero
horra gaztedi berria
bota beharko izerdia (bis)
informazio gehiagorekin
garatu leike herria
osasuna eta garapena ere
guztiz lotuta daude ia (bis)

SUE izan dugu gaurkoan luze
Bertso-sorta honetan gaitzat
Azalpen batzuk gordinegiak
Ziren ta ez hartu txartzat
Azken bertsoko irtenbideak
Arren har itzazue aintzat
Eskubide hauek ta garapena
Doazenez elkarrekin bat
Bada irtenbiderik behintzat (bis)
Lanean jarri gaitezen azkar
Mesedea da ta denentzat
Ea sigla gehiago ditugun
Gauza positiboentzat