Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Apalategi Astigarraga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Actuación
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Adinean aurrera zoazte biok. Zu, Iñaki, ahal duzun guztietan, zu baino gazteagoekin ibiltzen zara. Unaik nahiago du adin bertsukoen konpainia.

Descripción

Melodia
Aresoarren bandera
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Apalategi Astigarraga

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Apalategi

Bizitza hain da epela
eta ximurra krudela
ta nik uste dut hori aldatu
beharra dagoela.
Gazteekin nabilela
juxtu beraiek bezela
momentu batez iruditzen zait
gaztea naizela. (bis)

U. Agirre

Laguna gaztetu al zen?
Urterik ez zaio batzen?
Besteek nola eiten diyoten
gaur ez du kontatzen.
Beti karrotik tiratzen
sekula ez da jiratzen.
Ohartu zaitez ez dizutela
ondo begiratzen. (bis)

I. Apalategi

Baina hizketan nolanahi
zertan ari zara Unai?
Nere biloba dago tartean
ta eukitzen det zai.
Gaur bai ta bihar ere bai
nahi nuke haiekin jarrai
gu noizbait gazte izan ginen ta
ez nuke ahaztu nahi. (bis)

U. Agirre

Ez zaitut ikusten triste
nahiz baden mila albiste
nere adinean ez daukat lagun
hainbat buruhaste.
Gazteekin zenbat nahaste
asteburu eta aste!
Nahi izan arren ez zera izango
betirako gazte. (bis)

I. Apalategi

Gaztetasuna ekarri
nahi genioke elkarri
ta zu bidean gelditu zera
penatan ta larri.
Egunen baten zerorri
ez jarri aurpegiz gorri
eta zu ere nahi dezunean
gurekin etorri. (bis)

U. Agirre

Ze hitz zaizkiyon atera
egin du nere galdera.
Kontua esan nahi dizut baina
kontrako aldera:
ni bezela zaharra zera
ohartu baietz luzera
soziedadean egongo gera
etorri musera. (bis)