Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin
Bertsoa entzun |
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi
Indiara joanda
zenbat konpromezu!
Kamasutra osoa
jakinda zaude zu.
Illunberako buelta
egin dezakezu
zuk txapela horrela
lortu nahi al dezu? (bis)
J. Martin
Irudimenean ez
daukat eskasia
Kamasutran lekzio
hau dut ikasia
lotzea bakarrik zen
lehenengo grazia
oraintxe hasiko da
nere fantasia. (bis)
B. Gaztelumendi
Maitasuna tamalez
beti da lotura
eta zail da asmatzen
nun dagoen muga.
Ezin omen det lortu
nahiko nukeen hura
giltza ere Aginek
irentsi al du ba? (bis)
J. Martin
Giltza irensteana
nere apustua
gaurko honetan hori
ez degu kontua.
Txapelik gabe eta
ohera lotua
deskubrituko duzu
zure g puntua. (bis)
B. Gaztelumendi
Beraz orain hasten da
nere txapelketa.
Ohe kontuan sarri
zabiltza erreta.
Bakarrik egingo det
g puntura buelta
zerorri aurkitzeko
gai ez zera eta! (bis)
J. Martin
Katez lotuta zauzkat
ta zeinen gustora!
Gainera giltza bota
dut kumun zulora.
Ze pasatu nahi zendun
buruz burukora?
Abaintaila hartzea
hobe izango da. (bis)