Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Beñat Ugartetxea

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Actuación
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Ugartetxea, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ama-semeak zarie. Eneko, ama eta Beñat, semea. Eneko, Beñatek etxetik alde egin dagian kristorenak eta bi egin dozuz. Hala ere, etxean jarraitzen dau.

Descripción

Melodia
Minberatu zaizkigu
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Beñat Ugartetxea

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Abasolo
Ia berrogei urte
dituzu kolkoan
ta joateko pentsatuz
denpora askoan
baina oraindik zaude
zu nire ondoan
atea itxita ere
zu ez zara joan.

B. Ugartetxea
Bizitza egin behar da
ama pausuz pausu
ta zure teoriei
ezin egin kasu
gaupasa egiten badut
zuk hartzen duzu su
berandu etortzen zara
esaten didazu.

E. Abasolo
Baina nahi zaitut behingoz
gainetik kentzea
eta nire bizitzan
zuzen saiatzea
nahiz ta kanpora joan
hobe ulertzea
gerora ere zuretzat
duzula etxea.

B. Ugartetxea
Baina nik egunero
joan behar lanera
ta etxe hontatik dago
kilometro batera
horrexegatik ama
ez dut nahi atera
zergaitik ez zoaz zeu
ba Benidorrera.

E. Abasolo
Nire mutiko hauxe
ez al da isiltzen?
Gainera hori esaten
zara atrebitzen
Benidorrera noa
ni ez naiz gelditzen
a bai etorriko naiz
etxea garbitzen.

B. Ugartetxea
A ze kategoria
ta amaren maila
burua engainatu
laztanduz matraila
Benidorrera doa
bisitatzen plaia
bitartean aldatuko
dizut nik sarraila.