Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
Nombre de la estrofa:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ia herri guztiak daki
bikote fina garena
baina azken berri horrek
ze mina eta ze pena
malkotan utzi zenidan
kanpoa eta barrena
ta gaur esnatu eta hau
ikusi hemen aurrena
kafea bero-bero ta
kroasanik goxoena
zure aurpegia ez ezik
oso ondo dago dena
hau al da zure asmoa
konpon dezagun problema?
Barkamena eskatzeko
ez da modurik onena.
Munduan ezin aurkitu
zu bezalako senarrik
honek ziur ez dit egingo
inoiz ere gauza txarrik
ta azkenean sumatu
nunbait nuela adarrik
otzan onartu zenidan
nik egin nuen negarrik
gosaria ikusita
nago harritu samarrik
eta honek maitasuna
niri eman behar al dit?
Egunero eman behar da
ez dago esan beharrik
ta ez errudun sentitzen
zaren unean bakarrik.