Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
Bertsoa entzun |
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
Nombre de la estrofa:
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nire PC-a piztu dut goizez
ia egunero bezala
ta jakeatzen hasi naiz bertan
niregan gauza normala
Jaurlaritzaren web-ean sartu
nahiz nahigabe berehala
ta ohartu naiz bertan hainbeste
orri ezkutu badala
han ipintzen du egin zutela
eurentzat gauza mundiala
ta antza ezker abertzalea
nahita zela ilegala
konturatu naiz gaur Jaurlaritza
gezur haundi-haundi bat dala. (bis)
Ikusten dira mila adierazpen
eta hainbeste kolore
ez ikusteko artxibo baten
antza ondo zutena gorde
baina batzuek hori ikusteko
badugu nahiko adore
euren nahi eran egiten dabez
mila arau, mila lege
eta berdin da PSOE, PP,
IU edo PNV
behingoagatik egin dezagun
Jaurlaritza hori geure
orain daudenak bota ditzagun
ta berriz hastea hobe. (bis)