Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Bertsoa entzun |
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Nombre de la estrofa:
Neurri berezikoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hotza heldu da ta armariotik
egin behar neban buelta
halan hartu dot joan zan negutik
jantzi ez dodan txaketa
eskua sartu poltsikoan ta
han dau zeozer gordeta
zenbaki bat baino ez da
ez dot horrenbeste kezka
arin batean egin dot nire
baitarako gogoeta
garrantzitsuak doguzan gauzak
ez jataz ahazten eta. (bis)
Parrandan irten ta ibilten gara
danok errondan primeran
ta ahazten diren gauzak gertatu
leitekez gero akaberan
bederatzi bat zenbaki dagoz
hor idatzita ileran
numeroa norena ete dan
pentsatu dot hasikeran
baina ezin dot bertara deitu
hoba holan itxi aukeran
garrantzitsua izango balitz
berak be deituko eban. (bis)
Joan dan urteko kontua da hau
beraz hortan zetan ekin
deituta bere ezetz nik lortu
hortik hainbeste etekin
ez dost ardura ta norena dan
be ja ez dot gura jakin
horrek deusta bardin-bardin
apurtu behar dot arin
konbertsazino ederra klaro
neuk bere badot atsegin
baina horra deitu barik be badot
nogaz berba gozo egin. (bis)