Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2013-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Oraintsu gertatua da hori
neu ere egon naiz adi
sei urte dira kondena eta
arrazoia dago argi.
Lehenago entzun diot tabernan
batari ta besteari
"Sei urtegatik zertako baina
izkutaketetan ari?".
Aspaldi hontan errespetua
galdu zaio kartzelari.
Kondena batzuk dira hain luze
ja ezin garela harritu
batzuk diote "Sei urte dira
beraz ze ba ez kunplitu?".
Gazteak dira borrokalari
hori al dute delitu?
Ezkutatzea erabaki ta
nik behar dut ametitu
kartzelarako motibo berak
ezkutarazi baititu.
Ez dira lehenak hori bistan da
lehenago da iragarri
Samaniegotaz gogoratzen naiz
Martinetaz ere sarri.
Ezkutaketa horren atzean
badaude mila aldarri
gizarte sedatu honentzako
izan nahi dute zedarri
ta ezkutatze horrek egingo
dituela ikusgarri.