Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Umeentzako nahiko motibo
izaten da poz hartzeko
ta itsu-itsuan eskale baten
aurretikan pasatzeko.
Borondatea batek izan du
haren poltsa osatzeko
baina ez dakit aski izango dan
mikatz dena gozatzeko.
J. Soto
Txapel beltz bat du buru gainean
"Emaidazu arren, arren!"
eta ume bat dozena erdi
goxo zakuan zekarren.
Gaurko umea hartu ta hartu
eta bizi da pozarren
baino ematen ere badaki
guri ez iruditu arren.
M. Lujanbio
Hiru errege, karroza, oihu
serpentina, bozkario...
ta ertz batean postal txiki hau
une baten ilusio
ta zeinek esan karameluak
ez dula asko balio
baldin ta ume txikitxo horrek
zeukana eman badio.
J. Soto
Auskalo zer gauz nahiko lituzkeen
eskean dagon gizonak
izan daitezke ogi barra bat
Eroskiko Don Simonak.
Nahiz dirurik ez duen jaso ze
goxoki goxoak, onak!
Umeak hala izaten dira
gazinak eta goxonak.
M. Lujanbio
Gabonetan ze bihurtzen geran
ez det sinisten oraino
zenbat erruki zenbat maitasun
hitz gozotan zenbat "Baino...".
Postaltxo horri orain errukiz
beiratzen diou baina ño
sarri gure hitzak faltsuagoak
Meltxorren bizarra baino!
J. Soto
Guk eskale bat ikusten dugu
ta ez zaigu barrurik nahasi
ez ikusiana egiten dugu
hortan hezi hortan hazi.
Zeozergatik esaten dute
sinistuta nago kasi
heldu garenok badaukagula
umeengandik zer ikasi.