Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-04-05 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2013-04-05 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Maia, Jon
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Herri askotan aurkitzen ditugu arazoak. Andonik aipatu du Hondarribiko alardea; egin genezake ezikusiarena ere, baina Zumaian sartzean ikusiko zenituzten zabor poltsak balkoietatik zintzilik. Iristen gara herrietara, eta herri askotan daude bertsolariak arazo baten, liskar baten aurrean. Horren aurrean ez da erraza bertsolari baten papera. Gaur ere hemen denetarik egongo zarete, zabor poltsak zintzilikatu dituztenak eta zintzilikatu ez dituztenak. Ez da erraza bertsolariaren ofizio hori, zer egin horrelakoen aurrean. Horri buruz kantatzeko eskatuko nizueke.

Descripción

Melodia
Erreguetan ari nintzela
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2013-04-05 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Bi bertsio ta igual gehiago
ta hamaika zirrikitu
ta guk esan nahi esan nahi deuna
ta ez nahi dena aditu
ta kritikatu egin nahi baina
ahal dela ez zauritu
bapatekoan hari meheak
korapilo asko ditu.

J. Uria

Atez ateko bateko eta
beste aldean alarde
gaiak aditu eta mikrora
hurbiltzen gara xuabe
informazio guztia daukan
jende pila parez pare
ta lezioa guk eman behar
gaiaz asko jakin gabe.

U. Iturriaga

Baina ez gara beti ezjakin
aritzen Jone kantari
noski txistea erraz egiten
diogu erregeari
baina nik berriz beti izan dut
barnean nolabait argi
denen gustoa egiten badut
ez naizela ondo ari.

M. Lujanbio

Festa ofizial ta alternatibo
eszisio eta batu
alarde edo ta kultur etxe
atez ate mila zaku...
Eskerrak hitza geurea dugun
ta genezakeen hautatu
nahiz ta askotan nahio gendukeen
bertso zaharrak kantatu.

J. Uria

Bai egia da beti ez gabiltz
Unai ezjakin planean
baina zaila da gauzak kantatzen
beti aldarte onean.
Nahiz ta jendeak erreparatu
zorrotz gure esanean
ez zazuela ahaztu gabiltza
beti geure izenean.

U. Iturriaga

Geure izenean aritze horrek
ba al du ezer eskasik?
Egun osoan hala gabiltza
hasita goizean goizik.
Pena da baina ezin da euki
beti parekoa pozik
ez dut eskatzen adostasunik
entzun nazatela baizik.