Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2013-06-15 Usurbil Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Lehen, hor, marmarka eta eztabaidan sumatu ditut gizonezko batzuk. Batzuek esaten zuten Peña mutilzaharra dela, ezkongabea; beste batzuek ezetz, ezkonduta dagoela; batzuek esaten zuten seme-alabak badituela, besteek ezetz, ez etxean behintzat; batek edo bestek hirurogei urte pasatuta omen dituzula, besteek ezetz; non bizi zaren ere inork ez zuen asmatzen. Jakin-nahi handia eta Peñaren oso informazio gutxi dago auzo honetan. Informazio pixka bat eman ezazu.

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
4

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Izanez ere aspalditxoan
honera egin gabe jira
"Mutilzaharra da, ezkondua da"
hemen zenbat tirabira!
Ezkondu nintzan ezkondu nintzan
egi garbia hori da
ekainaren hoita hamarrean
hamahiru urte dira.

Ta familia ere badaukat
ez al da gauza normala?
Argi ta garbi aitortuko det
seme jator bat dedala
bederatzi urte Jokin izena
sendoa eta zabala
hura ikusita esaten dute
"Peñaren igual-iguala".

Emazteik gabe bizi izana
berrogeitaka urtetan
orain ze pozik bizi naizen ni
lagun ona nola detan
ta "Nun bizi zan?" galdetzen dute
Kalexar auzo honetan
oiartzuarra det emaztea
ta bizi naiz Anoetan.

Berrogeita hamabost urte dauzkat
guardia zibil edadea
jubilatzeko ezin da izan
sekula adin hobea.
Beste gauza bat ahaztu egin zaizu
gizon kalamidadea:
kirolzale naiz, futbolzale naiz
gainera Athleticzalea.