Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2013-06-24 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Martin, Alaia
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Erretzaile ohia zara zu, Andoni, baina erretzeko gogo ikaragarria daukazu, monoa daukazu, eta Alaia erretzailea da; laguna duzu. Zigarroa piztuta daukala, bere ondora joan zara. Hurbildu egin zara pixkanaka-pixkanaka, kea usaintzeko, baina Alaiak beste zerbait ulertu du.

Descripción

Melodia
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
12

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2013-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña

Herriko jaiak ditugu eta
piztu didazu alarma
aspaldidanik lagunak gera
ni gizonezko zu dama
zure ondora hurreratu naiz
gainera ahal dudan dana
ene Alaia zerbait badezu
neri gustatzen zaidana.

A. Martin

Barkatu baina bete-beteta
daukat ligeen agenda
gaurkoan ere bihurtu zara
trago bat hartuta prenda.
Berriz harantza joan zaitezen
nahiko nizuke gomenda
holako aitzaki bat ipinita
ia edozein hurbiltzen da.

A. Egaña

Ba oraintxe det ta ez det galduko
hurreratzeko aukera
nahiz ta zenbaitek hartuko didan
viejo berdean tankera
ene Alaia neska berezi
neska espezial antzera
begietatik baino gehiago
sudurretik sartzen zera.

A. Martin

Ligatzekotan aldatzen dira
konturatzerako modak
gehiegi behintzat ez zaitu aldatu
azkenaldiko denborak.
Sudurzulotik sartzen naizela
agintzen dizu ganorak
jo ba zigarro bat piztu nahi dut
ba al daukazu metxero bat?

A. Egaña

Erretzailea izandu nintzan
haundia edo itzela
gero kolpetik utzi egin nion
oso naiz tipo txepela.
Nik metxeroa beti eukitzen det
nolatan bizi bestela?
Ondo baitakit zure sareetan
noizbait jausiko naizela.

A. Martin

Nahiz ta agian esan diozun
hori ia edozenei
zigarro bat nahi nuke gaur piztu
gero bi, hiru, lau, bost, sei...
Finantziatu egiten ditut
zigarro eta ke-hodei
alper-alperrik ez dut ordaintzen
lau euro eta berrogei.

A. Egaña

Tabakoari utzi ondoren
hor ibili naiz lur jua
tristetasuna bihurtu baitzait
garai bateko ujua.
Zuk ukatu ta atzetik* eman
hortikan dator lujua
hau deabruak eman dit eta
ni inpernura nijua.

A. Martin

Hurreratzeko eduki duzu
horrenbeste zeremoni
ta orain monoz egia esan
jartzen hasita nago ni.
Beraz ez zaitez hain egoista
orain bihurtu Andoni
azken kalada eman zaidazu
zuri ez zaizu komeni.

A. Egaña

Adiskideak azkenerako
lagun ditugu askotan
eta lagunek segitzen dute
bikote izan asmotan.
Kaladatxo bat eskatu dezu
eta ni ez nengon lotan
kaladatxoa emango dizut
dena konpartitzekotan.

A. Martin

Nikotinaren bila emango
nizkizuke ehun muxu
baina urruti ta interesante
gisan ikusten zaitut zu.
Nola tabernan berez badagon
atmosferan nahiko putzu
nahiz ta maitatzen ez zaitudan maiz
zuk sutan ipintzen nauzu.

A. Egaña

Ta bota dezun aitortza horrek
badu bere balioa
ia Alaia osa dezagun
harreman bat serioa
ta sexualki nobedadea
egin dezagun trioa
a ze taldea neska gaztea
kalboa ta rubioa!

A. Martin

Nahiz umorea ta estiloa
zugan ditzakedan maita
zure nibelak ta arrazoiak
nahiz ta nitzakeen goraipa
ez naiz hasiko zure atzetik
hori erretzea baita
lehen Ducadosa zinen sexual
orain zara Lucky ligtha.


* Atzeko bertsolariak seinalatu ditu.