Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-07-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2013-07-28 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Azpiroz Iztueta, Asier
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hogeita bost urte ezkonduta daramatzan bikotea izango zarete. Gaur, afaltzen ari zinetela, denboran atzera egin duzue, eta gogoratzen hasi zarete zuen bikote harremanaren hasiera: lehenengo zita, lehenengo zirriak, lehenengo muxuak...

Descripción

Melodia
Antton eta Maria I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2013-07-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto

Zubietako plazan zen
ta elkar aurkitu
zuganantza joan nintzen
gorputz izarditu
ta zuk "Goazen atzera"
ta atzera abitu
ai lehenengo muxua
ze oroitzapen ditu
ezpainik bi astetan
ez nuen garbitu! (bis)

B. Gaztelumendi

Trakets jotzen ari zen
ta plazaren jiran
lehenengo dantza eskatu
zenun ta segidan
han desagertu ginen
izarren distiran
zure antsia dana
hustu zenun nigan
ezpainak odoletan
utzi zenizkidan. (bis)

J. Soto

Zapoa uretan gisan
ni ezpainetara
oroitzen naiz galderak
sortu zun ikara
oroitzen naiz nola izan
zen lehenengo gaba
oroitzen naiz muxuaz
ta haren zirrara
ta latigoarenaz
oroitze al zara?*(bis)

B. Gaztelumendi

Bai bizkarrean marka
bat nahi nizun utzi
bihotz forma zeukana
hori ez zen gutxi
baino urteek berea
dute erakutsi
orain ezpainak dauzkat
lehor ta itsusi
honezkero armiarma
sare eta guzi! (bis)

J. Soto

Esaten nun "Hau dek hau
neretzako andra!
Honekin pozik egon
behar diat etzanda"
ta ai lehen urte haiek
pasio eztanda
lo hartzen genun "Maite
zaitut" bat esanda
baino aspaldi elkarri
ipurdi emanda. (bis)

B. Gaztelumendi

Bere lana egiten
joaten da natura
hasiera bateko
gure abentura
iritsi zen negura
edo abendura
bizkarra bizkarrakin
hau da hau piura!
Baino gezurra zer da
gaurkoa edo hura? (bis)

J. Soto

Pentsatzen nun "Andre hau
hiri komeni zaik
ta nerekin bazeok
zoriontsu ingo naik"
ta urteak aurrera
joan dira nolabait
ezin dut deszifratu
kosta egiten zait
baino oaindik sentitzen dut
zurekiko zerbait. (bis)

B. Gaztelumendi

Lehen hasi ohi ginenak
gu antsietatez
lehen gehiegi genuna
orain ia batez
baino dena ez degu
eta gure kaltez
lotu nazazu muxuz
eskuz edo katez
ta maitatu nazazu
aspaldiko partez. (bis)


* Aurreko bertsoaldi bati egiten dio aipamena.