Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-08-03 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2013-08-03 Abadiño Jaialdia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Entzule gehienek badakite lagun onak zaretela, eta horregatik joan zarete elkarrekin oporretan, aspaldiko sasoietan moduan. Hiru egun daramatzazue, eta egun hauetan, goizetan izan dituzuen eztabaiden ondoren, erabaki duzue bakoitzak bere aldetik turismoa egitea, eta iluntzean afaltzeko batu zarete.

Descripción

Melodia
Ari naizela ari naizela I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2013-08-03 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza

Costa Bravara etorri ginen
hoixe gendun gogo eta
bi egunean haserretuta
bazan nahiko errieta...
Gaur neuk bakarrik bainadoreaz
ein dot hondartzara buelta
baina krema zeuk eroan dozu
ta hemen nator erreta.

U. Iturriaga

Lehenagotik zagoz zu erreta
hori da pasau jatzuna
urteak aurrera doazela
galtzen joatzu zentzuna
ez dozu gura gura dodanik
ez dot gura zuk dozuna
bikote txarra konbibentzia
ta adiskidetasuna.

I. Elortza

Sasoi batean be ibiliak
ginen hona eta hara
oin biok aita egin gara ta
urruntxo azken bolada.
Opor giroan guk erabaki
joateko abiada
umeengandik alde egin gura
ta barriz umetu gara.

U. Iturriaga

Zeuk dinozu eta egia da
gu gabiz umien eran
haserraldiak bihamonean
eta bardintsu bezperan
aita responsableak garela
ta ez gendun gura edan
amistadea zerbeza barik
a ze gauza tristea dan!

I. Elortza

Lehen esan deutsut hondartzara joan
ta han egon naz begitzen
gero paella jan ta tabernaz
taberna izenik izen
pasiada bat eta barriro
kanpineraino afaltzen
zu egun osoan egongo zinen
ispiluaz diskutitzen.

U. Iturriaga

Ez dot gehiago diskutiduko
eztabaida bertan bego!
Zure proposamenekin behintzat
ez nozu ipintzen bero
paellak, hondartza ta pasiau
proposamen bat da-edo?
Holako gauzak egiten dira
jubilatu eta gero.

I. Elortza

Baina urte osoan ibili gara
gure ume gure mobida
bakarrik egon gura genduen
etzunda gora begira.
Oin paella bat jan dodala ta
hasarretu zara tira
Costa Bravara etorri ginen
eta ez New York Cityra.

U. Iturriaga

Peñiscolara joan baginen
igual hori zuk nahiago.
Egia esanda Costa Brava nun
dauen seguru ez nago
baina zuri kalte egin deutsu
aldatu zaitu zeharo
Costa Bravara etorri gara
ta ipini zara brabo.