Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2013-09-07 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude.

Descripción

Melodia
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto

Gure alabak hiru urte ditu
gu haren aldean zahartxo
klik klak zabaldu dugu atea
ta gela barrura mantso
"Adio ttiki ongi portatu"
ta masailean bi patxo
ta esan digu "Nora zoazte
aitatxo eta amatxo?".

U. Alberdi

Sabel barruko korapilo hau
ez nuen espero aurrez
ahal den guztia iten det bera
ez ikusteko negarrez.
Hiru urte ditu ta eskolara
joatea normala berez
baina barruan zalantza daukat
ondo egin dugun edo ez.

J. Soto

Ongi egin dugu zu lasai egon
beti aurrera bizitzan
negar batean gizarajoa
ta gu nola hala gabiltzan
denek diote "Ba ohituko da"
baina dudan geure gisan
horrenbesteko sufrimenduak
ezin dula ona izan.

U. Alberdi

Askok halaxe esaten dute
"Malkoek poza dakarte"
baina halako teoriak nik
nahiago utzi aparte.
Orain berdin zait matematika
euskera, ingles zein arte
nik nahiago dut pixka't itxaron
berak eskatzen dun arte.

J. Soto

Gogoan daukat nola neri aitak
sarri esaten didan hau:
"Ai Julio hire lehen egunak
ez hituan pasa ri-rau!
Gaixoak negarrez pasa hituan
hiru egun ta hiru gau".
Kontsolagarri ezin da izan
baina pixka't lasaitzen nau.

U. Alberdi

Lehen zioten "Haurrak behar du
gogor ta larre motxeko"
matrailekoak behar zirela
gauzak ondo ikasteko
baina garaiak aldatu dira
ta pentsatu dut hobeto
dependentzia bizi behar dela
independiente izateko.

J. Soto

Dependienteak zu ta ni gara
ta gu bezela alaba
zazpi t'erditan esnatu dugu
ta naranja bi poltsara.
Gaur bezelaxe bihar ta etzi
joango da ikastolara
bera ohitzen joango da ta
gu ere ohituko gara.

U. Alberdi

Orain han dago ta ateratzera
momentuan ezin da jun
baina halere bere min hori
gertuko zait ta ezagun.
Gauean loak hartzen dunean
gu biok elkarren lagun
joan behar duen edota ez duen
negoziatu dezagun.