Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-03-22 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Bertsoa entzun |
2013-03-22 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mantxi
Orain lau egun sartu ninduten
lau horma hauen erdira
bata txuridun gizon bat dabil
hona eta hara bira
harriturikan nago ordea
jarri ezkero begira
nere aita-amak raro dabiltza
zureak hola al dira?
N. Gabilondo
Nereak ere lasaitasunez
ez dabiltz oso konpleto
amak aspaldi gutxi falta du
negar malkotan hasteko.
Egia esan hari begira
lanik badet ulertzeko
gero zergatik esaten didan
neri lasai egoteko.
Mantxi
Amai malkoak atzo ihes egin
zion neronen aurrian
txurizkoakin behin eta berriz
hor dabiltza marmarrian
ta Aitor nere anai zaharrena
atzo izan nun hurrian
eta eskutik heldu ez zidan ba
ostiyana jo beharrian!
N. Gabilondo
Gure inguruan denak dabiltza
beldur ikaren bezero
erizainekin beti isilpean
zerbait ezkutatuz edo
baina hobeto egon litezke
kontrakorik ez espero
agian barre egingo dute
guk ere egin ezkero.
Mantxi
Zure izena Nahikari dela
lehen hala esan didate
gogorik gabe parre egiteak
nahiz grazirik ez dun bat’e
gure gurasoek zerbait badute
diotenataz aparte
bueno gu hemen egongo gera
beraiek sendatu arte.
N. Gabilondo
Aizu gaixorik gu biok gaude
ez zaitez izan ergela!
Batak bestea degu lagun ta
gure etxea da gela
gogoan hartu Ane pirata
eta sinetsi horrela
edozer gaindi dezakegula
Mari Mototsek bezela.