Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Hauteskundeei [Bertsoa] / Odei Barroso
Hauteskundeei [Bertsoa] / Odei Barroso
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-04-06
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eskuindarrak indartsu
harrotasunean,
ezkertiarrak beraien
anaitasunean,
zentristek hanka ezker
nola eskuinean,
abertzaleak gora
unean unean...
zerrenda idekien
estutasunean.
Afixak paneletan,
leloak hemen han...
izeneri begira
zifreak atzeman.
Guttienez ttikiak
bere barne deman
badauka nori hartu
eta nori eman
handientzat egina
izan den sisteman.
Nahiz eta jakin nori,
nahiz eta jakin nun,
bozka gutun-azala
bihurtzen da berun.
Errealitatea
begira dezagun:
herri ttikitan dira
guziak ezagun,
mahai bueltan etsai ta
ostatuan lagun.