Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Itxia, baina ez isildua [Bertsoa] / Iñaki Petxarroman

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Petxarroman, Iñaki

Descripción

Título
Itxia, baina ez isildua
Dokumentuan jasotako izenburua
Itxia, baina ez isildua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
2003ko otsailak hogei zituenerako,
Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
77
Número
2434
Páginas
23
Fecha de publicación / impresión
2014-10-26

Itxia, baina ez isildua [Bertsoa] / Iñaki Petxarroman

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-10-26 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


2003ko otsailak
hogei zituenerako,
lantoki genuen hura
itxi zuten betirako.
Martin Ugalde parkea,
eguna argitzerako,
mamu berdez betea zen,
zetorren orori “alto!”.
Lantokiaren atean,
ohar eta giltzarrapo,
urteetako ametsa
bukatua zen de facto.
Euskarak behar gintuen,
atera Tolosarako,
Egunkaria-ren lana
Egunero hasten delako.

Itxia eta ez isildua
lehen mezu eta hizki,
biharamuneko azala
jaso genuen ederki.
Torturen itzal luzean
erori ginen deblauki,
elkartasun uholdea
gezur artean aterki.
Donostia gainezka eginda,
goraka hasi poliki,
nahiz bidea zaila izan
aurrera egin behar beti.
Egunkaria ez bada
beste bat behar zen aurki:
haiek itxita nahi zuten
eta guk Berria ireki.

Hamaika urte luzetan
mehatxuaren esklabo,
polizi eta epaileak
gezur artean oparo.
Lehenik absoluzioa
ezin lasaitu zeharo,
artxibatu ondorenean
lo egin dugu lasaiago.
Buruan dugu babestu
gaituen herria, klaro!
Asko eman diguzuenoi,
ezin eskatu gehiago.
Eta etsaiek zenbat kalte,
zenbat sumin, zenbat trago...
Auzia amaitu da baina
mina oraindik hor dago.