Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Berdea [Bertsoa] / Peru Vidal
Berdea [Bertsoa] / Peru Vidal
Nombre de la estrofa:
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-10-22
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Beldurrezkoa den irudiak
Galean du kokapena,
nola dagoen sasoi batean
militarren etxe zena:
Bedarrak paretetan
eta sasiak bertan,
aldaketa nabarmena.
Naturak beti berreskuratzen
du berea izan dena.
Zeru iluna inguru grisa
itzaltzen egunez egun,
duda dut ia etxe handiak
kolorea duen lagun.
Pintzelak ta paleta
hartu ditzagun eta
iluna argitzen jardun.
Zuri beltzean dagoen hori
koloreztatu dezagun.
Garai batean etxe barruan
zen militarren berdea,
berde iluna, berde tristea,
indar eta boterea.
Gaur da berde argia,
lurraren guraria
argi da zein den hobea,
etxeak berak nahiago baitu
berde honen kolorea