Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2014-03-14 Berriz Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2014-03-14 Berriz Berezia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Onintza
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Badakit zarela pertsona bat asko maite duena? Baina, zer maite duzu zuk Onintza?

Descripción

Melodia
Haizea dator ifarraldetik
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2014-03-14 Berriz Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizitza bera maite dot gogoz
bizitza ta ze istori...
Goizean jagi ogetik eta
beti pentsetan dot: Ongi!
Ai ispilutxo irribarre bat
bihotzez gaur zeuri tori.
Kalera urten ta zenbat mosu
besarkada, kategori...
Egia esan nik maitasunik
ez deutset kendu inori
bizitzan erein behar dalako
geuretzat nahi dogun hori.

Nik maitasunez nahi dot bertsotan
plaza guztietan kantau.
Nik maitasunez nahi dot besteen
maitasun apurra probau.
Maite zaituet danok batera
maite dodaz hori ta hau
ta maite dodaz Madrilen zehar
botatako hainbeste gau.
Nik maitasunez sortu nahi dodaz
mila diskurtso ta arau
batzuek paso eginagatik
nahi dauanak hartuko dau.

Ogetik jagi ogera sartu
maiteari mosu emon
edo amagaz kafe bat hartzen
aitaren ondoan egon.
Maitasunezko giroren bat non
ba bueno Onintzatxu non
ez dot ukatu maitasun asko
danak gura dodaz jagon.
Ez dot ukatu neure zatirik
badakit mina nun dagon
baina maitasun apurrik ez dot
ukatu sekula inon.
Ze sinplea dan ta nik bihotzez
esan ohi dot beti egun on.
Maite nabenak poztuko dira
eta besteak hor konpon!