Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2014-09-26 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2014-09-26 Getaria (G) Jaialdia
Gai-emailea
Alberdi, Uxue
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aurten ospatu da Elkanoren lehorreratzea. Lau urtez behin egiten da.
Amets izango da Elkano, azken urteotan paper hori egin duena. Utzi egin behar du eta zure esku dago nori eman aukera hori. Semeari eskaini diozu, Beñati, baina honek ezezkoa esan dizu, zure harridurarako.

Descripción

Melodia
Garai bateko baserritarra
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2014-09-26 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Orain artean ni neu izan naiz
ohore haundi horren jabe
zuk badaukazu nahikoa planta
tabaduzu nahiko edade
ume aurpegia duzula eta
ez jarri hain triste, grabe
Elkanorena egin liteke
bizarrik eduki gabe.

B. Gaztelumendi
Gure herrian Elkano dute
hemen gehienek goraipa
nahiko zenuke ni aritzea
zure pausoei jarraika.
Ba nik ez det nahi bizarrarena
neretzat aski ez baita.
Lau urtean behin hori ikusten
aspertuta nago aita.

A. Arzallus
Beraz ikusten ez zaizu sortzen
batere inbidirikan
baina badauka alde polit bat
esango dizut begitan
ta gainera arrazoi onena
oain entzun det belarritan
parte hartzean ez da izaten
begiratu beharrikan.

B. Gaztelumendi
Egia da bai parte hartzea
ez da bere hortan txarra
baina arropetan eramaten da
itsasoaren aparra
eta hain zuzen horixe da nik
nahiko ez nukeen bakarra
beti sufritzen ari denaren
itxura eman beharra.

A. Arzallus
Agertzen gara gu baldres xamar
agertzen gara bizartsu
erdi txintxilik arropak eta
besoak aski gihartsu.
Hori dela ta zu ez izutu
eta ez egin amenazu
ze nahiko normal jantzita ere
nahiko narratsa zera zu.

B. Gaztelumendi
Zure aldera atera bainaiz
ni aita urterik urte
Elkanorena hainbeste aldiz
gure herrian egin dute.
Nere galdera “Ordea berak
zer esango ote luke?”.
Dagoen lekutik gu ikusita
parra egingo liguke.

A. Arzallus
Ez dakit parre egingo lukeen
ikusiz gure tankera
ultimatum bat emango dizut
hauxe da azken aukera.
Zeure etxean segitzekotan
Elkanon plantan atera
edo bestela joan munduari
bueltaren bat ematera.

B. Gaztelumendi
Hegazkineko txartel bat pozik
hartuko nuke opari
bakar-bakarrik ikusi ditut
Zarautz, Zumaia, Getari
baina kontua aldatu behar
belaunaldiz belaundi
arrebatxo bat badaukat eta
esan zaiozu berari.