Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2014-05-10 Etxarri-Aranatz Sariketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa (5. 2014. Etxarri Aranatz)
Actuación
2014-05-10 Etxarri-Aranatz Sariketa
Gai-emailea
Beltza Bengoetxea, Joseba
Bertsolaris / Autores
Illaro Etxebarria, Arrate
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jone, gaur ezkonduko zara. Arrate lagunak gaur aitortu nahi dizu zugatik sentitzen duen maitemina.

Descripción

Melodia
Iparragirre abila dela
Nombre de la estrofa
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2014-05-10 Etxarri-Aranatz Sariketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Illaro
Jone heldu da egun handia
itxaron duzu luzaro
orduak doaz atzera eta
botako dut ta akabo!
Lagun bezala edo
Jone naukazu ero
enamoratuta nago
zure mutila bezala ez dakit
agian pixka’t gehiago. (bis)

J. Uria
Orain artean ez al dugu ba
ia astero afaldu?
Ta gaur artean ez didazu ba
horrelakorik azaldu.
Ta gaur zen momentua
gaur arte sekretua
esan behar dizut ondradu:
Arrate maite ez da egia
inoiz ez dela berandu. (bis)

A. Illaro
Ai zenbat egi irteten diren
ezkontzarako katean!
Zuk ere zerbait bota didazu
oraintxe gaude bakean.
Betidanik lagunak
minak eta kutunak
ta atera da bapatean
ze alde dago lagunen eta
maiteminduen artean? (bis)

J. Uria
Nabaritzen da diferentzia
ez dela bera biontzat
baina niri ez dit zuri bezela
hori esaten bihotzak.
Sentitzen dut bestela,
ai ama ze pastela!
Orain nolako morrontzak
zerbaitegatik ez zaizkit niri
inoiz gustatu ezkontzak. (bis)

A. Illaro
Txiki-txikitan bertso eskolan
hasi ginen eta hala
ezezagunak lagun minak be
bilakatu berehala.
Pasatu da denbora
ta ezkontzeko moda
ulertzen dut da normala.
Ezkondu zaitez baina ez ahaztu
asko maite zaitudala. (bis)

J. Uria
Laguntasun hau urte luzetan
edukitzea ze luxu
eta ze traba ni altarera
nindoala pausuz pausu.
Baina ze kristo hara!
Har zazu besarkada
ta benetako bi musu
lagun izaten segiko dugu
hala nahi baldin baduzu.(bis)