Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2014-05-10 Etxarri-Aranatz Sariketa [Bertsoa] / Oier Lakuntza, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa (5. 2014. Etxarri Aranatz)
Actuación
2014-05-10 Etxarri-Aranatz Sariketa
Gai-emailea
Beltza Bengoetxea, Joseba
Bertsolaris / Autores
Lakuntza, Oier
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikiak zarete. Zuen ustez ezberdinak zarete, baina denek nahasten zaituztete. Nekatzen hasiak zarete.

Descripción

Melodia
Iparragirre abila dela
Nombre de la estrofa
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2014-05-10 Etxarri-Aranatz Sariketa [Bertsoa] / Oier Lakuntza, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Oier Lakuntza
Jende guztiak dauzka nahasketak
ia ez zaizkit atseginak
nolatan dugu altura bera
ta biok begi urdinak.
Gu berdinak garela
esan ohi digutela
ta nire ulertu ezinak
nolatan garen horren berdinak
eta horren ezberdinak. (bis)

Julio Soto
Zapaburutxo bat iritsi zen
obuluaren aldera
ordutik denak dute zalantza
ordutik denak galdera.
Neri “Oier adio “
zuri “Kaixo Julio”
ta ziztada sabelera
ia pentsatu dut kartel batekin
ateratzea kalera. (bis)

Oier Lakuntza
Zugan pentsatze hutsarekin nik
badut nahiko paranoia
niretzat beti beheko zuloa
eta zuretzako goia.
Ni beti nahiz azkena
ta zu berriz aurrena
ta beti holako sasoia
ni horren ona izanik nola
zara zu horren kabroia? (bis)

Julio Soto
Matematikan oso txarra naiz
zu zaran bezela trebe
fisikan berriz ni oso ona naiz
zuk ez Newton ta ez lege.
Izatea berdinak
biak begi urdinak
ni zure eta zu nere
batzutan kalte egiten digu
baina batzutan mesede. (bis)

Oier Lakuntza
Ta garenera ohitu beharra
daukagu dagoeneko
garenai ihes iten hastea
bailitzateke kalteko.
Gaur daukazu aukera
esango dizut zera…
eskaera bat hasteko
behintzat utzi nei gaur irabazten
bai bakeak egiteko. (bis)

Julio Soto
Bale zuk segi helmugaraino
ta helmugara iritsita
utziko dizut irabazten ta
gogoratu gaurko zita.
Itxiak, irikiak
gara anai bikiak
batzutan nahiko bitxi-ta
indartsuago sentitzen gara
itzal batekin bizita. (bis)