Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Felix Zubia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Erniarraitz Bertso Kopa (1. 2014. Azkoitia)
Actuación
2014-05-10 Azkoitia Sariketa
Bertsolaris / Autores
Agirre, Amaia
Zubia, Felix
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Eskolako bi ume dira Amaia eta Felix. Gaur arma erakustaldi bat egitera joan dira bertara poliziak. Amaia oso pozik dago horrekin. Felix ez.

Descripción

Melodia
Nere senarrarekin I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Felix Zubia

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre
Ikasteko egingo det
hamaika ahalegin
aitak zigortu eiten nau
eta amak berdin.
Eta beraien builak
ez ditut atsegin
ta ezin kontra egin
ur pistolarekin. (bis)

F. Zubia
Indarra lortzea da
zure helburua
munduko konponbide
noiztik da gudua?
Amaia duten antza
gauza segurua
He-manen gorputza ta
eltxoen burua. (bis)

A. Agirre
Zortzi urte ditugu
ez da berriketa
telebista aurrean
maiz belztu kopeta
mutilek ere noiznahi
guganako iseka
defentsa pertsonala
ikasten da eta. (bis)

F. Zubia
Beste norbaiten kontra
nola ta zer joka?
Porrak gogor astindu
ta pelotak bota.
Galdera bat zuretzat
ze defentsa mota?
Noiztik da pertsonala
beste baten kontra? (bis)

A. Agirre
Hau mutil motza al da?
Tira, tira, tira!
Nunbait ulertu ez ta
hauxe komeni da.
Pertsona babesten det
gorputza guztira
eskerrak denak ez gean
ein zure neurrira. (bis)

F. Zubia
Neronek bizia da
neure panoraman
aitari hauek porra
jarri atzo saman
goizeko ordu bitan
ta etxeko draman
ta guztiz urrutira
zidaten eraman. (bis)