Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2014-05-24 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2014-05-24 Elgeta Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Manex
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Pintxo potea jarri da orain modan. Baina Unai betitik txikiteroa da, eta egunero joaten da Sebastianen tabernara. Konturatu da aspaldi honetan gero eta txikiagoa ateratzen diola ardoa.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2014-05-24 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Lehen txikitoa heltzen zan
hiru hatzetara
eta oin bi jarrita
halan be pasada
ta igual planetaren
akatsa beharbada.
Tenperatura igo
dalako igual da! (bis)

S. Lizaso
Aizu motibo gabe
ez egin demanda
ia ulertzen dezun
nik garbi esanda:
zuretzat berdin dela
nago antzemanda
berdin mozkortzen zera
gutxigo edanda. (bis)

U. Iturriaga
Berdin mozkortuko naiz
hori argi dago
alkoholzalea naiz ta
normala da klaro!
Baina zuk zenbat eta
ardau txikiago
orduan ta aurpegi
zoriontsuago. (bis)

S. Lizaso
Krisian gaudenikan
ez dizut ukatzen
eta asmatu behar
nolabait moldatzen
saiatzen naiz ardoa
berdin ateratzen
ura garestitu da
ez diot botatzen. (bis)

U. Iturriaga
Dinozu arazoa
dala beraz ura
ez nago guztiz ados
ta badaukat duda:
ez dakit dan ohitura
edo dan ahanztura
bizarra moztu ahala
ardaua moztu da. (bis)

S. Lizaso
Irudi aldaketa
nahi nun erakutsi
gure tabernan ere
mudantza nagusi:
horra hor txalburu bat
beiratu ta ikusi
orain txikitoa da
pintxo eta guzi. (bis)

U. Iturriaga
Lehen ardauak zirenak
orain ardautxoak
nahiz eta izendatu
zeure kapritxoak
bideak topatu dauz
Sebastian bitxoak
azeituna hazurrak
ez dira pintxoak. (bis)

S. Lizaso
Zergati jarri neri
hainbat konpromisu
hezurra tokatu ta
zuk hartu dezu su.
Gauzak ondo banatzen
saiatzen naiz aizu
hurrena azeituna
tokatuko zaizu. (bis)