Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2014-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2014-06-29 Mungia Jaialdia
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Lekue, Etxahun
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jaietan txosnaren arduradunak. Jone pertsonalarena eta Etxahun edariarena. Hirugarren eguna, eta nebera hutsik eta zuek bakarrik txosnan.

Descripción

Melodia
Nere senarrarekin I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2014-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Etxahun zu eta biok
kopeta beltzeko
hemen gaude bastante
desastre antzeko
ez jende ez alkoholik
bat eta besteko
ta ezin trago bat hartu
penak ahazteko. (bis)

E. Lekue
Antolatzeko hartu
gendun enbidoa
beste txosna danetan
dau jende mordoa
ez da falta ez whiski
eta ez ardoa
gurea da eskaintza
alternatiboa. (bis)

J. Uria
Beraz alternatiban
dugu talentua
baina onar dezagun
zein den sekretua:
errua zurea da
hori da kontua
ezer gabe ez da behar
nork zerbitzatua. (bis)

E. Lekue
Pedidoa egiten
ni ez nabil ederto
ta zu jendea batzen
ez askoz hobeto
dirua behar dogu
batekoz besteko
ta zer ein geinke biok
oin hori lortzeko? (bis)

J. Uria
Asmatzen badaukagu
nahikoa bertute
alperrik ez da joan
horrenbeste urte.
Zer egin genezake
diruaren truke?
Nik zure estriptis bat
pagatuko nuke. (bis)

E. Lekue
Ni pudorosoa naz
zabilzela kontuz
bertso poteoa dabil
hortik hala moduz.
Sustrai eta Andoni
etorriko jakuz
edaririk ez badau
latzak entzungo duz.(bis)

J. Uria
Edaririk ez eta
nolako galera
Bertsolariak datoz
ta gure aldera
ta orain ohartu naiz
kaguen la ospera!
Tabako arduraduna
non sartu ote da? (bis)

E. Lekue
Ustez euki behar gendun
gogo eta kemen
baina ridikuloa
egin dogu hemen
Alde egin daigun Jone
berandu baino lehen
barran beste aldean
gu onenak ginen. (bis)