Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2014-06-27 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Jone Larrinaga, Aitor Servier
Bertsoa entzun |
2014-06-27 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Jone Larrinaga, Aitor Servier
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Servier
Hemen sortu naiz hemen bizi naiz
ni naiz berritxuar peto
orain artean baina ez naiz bizi
herrian ezin hobeto
izaten diren txantxa guztiak
eta irainak tarteko
tristea da hona heldu beharra
armairutik irteteko.
J. Larrinaga
Herri txikitan aditzen dabe
sarri askotan ertzetik
holako egi naturala eza
eta jarraituz atzetik.
rmairutik ez gu biok harro
urtengo gara etxetik
bueltan goazenean astelehenean
hasiko gara hutsetik.
A. Servier
Asteburuan gelditu gara
Madrilen manifestatzen
eskubideak ta onarpena han
ahotan aldarrikatzen
baina jadanik itxaropena
Jone hemendik pasa zen
urtean degu egun bakarra
ta ez da ezer aldatzen.
J. Larrinaga
Ezer ez dala aldatzen orain
esan deustazu apropos
ta sentitzen dot baina ez nago
ni zure berbakaz ados.
Guk ein beharko dogu aurrera
gu orain beldurrez gagoz
baina alkarregaz azaldu geinke
Berritxu aldau dala aroz.
A. Servier
Hemengo atsoen txutxumutxua
isiltzeko beharbada
elkarri eskutik helduz atera
behar genuke plazara.
Egun osoan aldarrikatzen
pozarren aritu gara
beste gauzarik ez dut eskatzen:
emaidazu besarkada.
J. Larrinaga
Gaur ez biher be emongo deutsut
ezin zan izan bestala
eta plazara urtengo gara
bikote baten bezala
txarto aditu gure dauenak
txarto aditu dezala
egunen baten ulertuko da
hau be maitasuna dala.