Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2015-12-06 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Actuación
2015-12-06 Eibar Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Disimulatzen saiatu den arren, zurekin hitz egin, eta malkoak atera zaizkio.

Descripción

Melodia
Haizea dator ifarraldetik
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2015-12-06 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ate soinua entzun berri dut
eta egin diot kasu.
"Gure txikia hor izango da"
eta azaldu zera zu.
Nahiz orain arte egin dituzun
mila irribarre faltsu
disimulatzen hasiagatik
hain ona ez zera, aizu!
Azkenerako galdetu dizut:
"txiki, zer gertatzen zaizu?"
Futbol partidan gertatu dena
kontatu egin didazu...
Nahiz ta aitatxo dena konpontzen
saiatuko den jo ta su,
horiek geroko kontuak dira,
orain negar egin zazu.

Barruan duzu maila hontako
sentimendu anabasa
sarritan gorde nahi izaten da
eta hori da akatsa.
Beste nolabait bideratzeko
zeneukan zuk esperantza.
"Gure Ainhoak ez daukalako
behintzat futbolari traza".
Futbol partidan izaten duzu
sentimendu bat eskasa,
ze gonbidatzen zaituzte baina,
gero baloirik ez pasa.
"Lasai, jolasa besterik ez da"
esaten hain da erraza,
ta egia da, baina tamalez,
zuretzat ez da jolasa.

Eta gainera arazo honekin
bazoazenez denbora,
adarretatik heldu ezean
ez goazenez inora…
Azkenerako alde egin duzu
zerroren gela txokora
ta ikaskideen aita-amei deitzen
egin dut lehen aproba
ta gonbidatu egin gaituzte
igandeko partidora.
Imajinatzen zaitut korrika
ezker hegalean gora
jasoko duzu baloia eta
botako duzu kanpora
ta orduan negar nik egingo dut,
baina pozez izango da.