Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A.M. Peñagarikano
Kuadernorekin etorri da ta
hemen idazten jo ta su
pentsatzen nuen zu zeu zinela
maisu edota jakintsu
pentsamentua hala nuen nik
ta harritu egin nauzu
barkatu baina azkar usteko
tonto galanta zera zu. (bis)
J. Maia
Tonto galanta esan didazu
Ze-nolako hitz trebeak!
Hara hitz egin du Leidorreko
bertsoaren erregeak.
Hemen Peña da hausten dituna
bertso guztien legeak.
Nik bere oinak asmatzen ditut
baina berak ez nereak.(bis)
A. M. Peñagarikano
Eta gainera oaindik jakintsu
jasan behar hainbat zigor
zuk okertuta zaudela hemen
esan behar det derrigor.
Kuadernotxoan zuk apuntatu
“Leidor, Igor, idor, motor”
ta bitartean errimak ziran
“koxkor, motor, jator, sator”. (bis)
J. Maia
Zu mozkortuta etorri zera
edo pixka bat makarra
“desio dudan bakarra” ez da
bate bukaera txarra.
Entzun dezagun orain Jon Maian
azken puntuko marmarra.
Begira nola esaten duen
“Desio dudan bakarra”. (bis)
A.M. Peñagarikano
Demostrazio ematea zan
honek zuen interesa
lehen ere esan det zu nola zeran
baldarra eta traketsa.
Jakintsu ustetan etorri arren
bertsozale aldrebesa
errimak nola izango dira
Jon Maia eta Juan Mesa? (bis)
J. Maia
Maialen nahiko lasai hasi da
Ametsek tonu xumea
ta Sebastian... bueno bastante
Miren oraindik umea.
Nahiz zu Jon Maian kontra aritu
dela txarra, dela mehea
oraindik ez da bate igerri
Egañaren hutsunea. (bis)
A. M. Peñagarikano
Honek nahi zuen jakinduria
gaur hemen konprobatzea
besteak baino gehiago dala
guztiei demostratzea.
Bi errima ere diferenteak
“jertsea” eta “etxea”
gaurko hizkuntzan deitzen diogu
auzo lotsa sentitzea. (bis)
J. Maia
Hemen zu zera tipo gorena
guztiz jakintsua edo
hemen zu zera bertsozalea
eta euskaltzale bero
hemen zu zera izar haundina
beste denak datoz gero
ba irteeran bota kutxara
hirurogeita hamar euro. (bis)
A. M. Peñagarikano
Ridikuloa zuk erakutsi
gaur hurbildu geran danoi
inolaz ere ez det izan nahi
nik holako baten morroi
hiru errima ikusi dizkat
“sasoi”,”armazoi” ta “doi-doi”
eta beste honek zer jarriko ta
“meloi”, “kabroi” eta “Rajoi”. (bis)
J. Maia
Ez dakit heldu zezenai edo
ondotikan egin paso
ez dakit dena bertan apuntau
edo eta ez eraso.
Azken apunte bat ere egin det
benetan da grazioso
ipini baitet hor “Anoeta”
eta “Tolosako auzo”. (bis)