Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2015-09-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2015-09-05 Donostia Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Mirenek Mozambiken pasa ditu bost aste, eta etorri berria da. Bost aste Mundukide Fundazioaren proiektu baten parte hartzen. Zer da han topatu duzuna? Eta, zer moduz etorri zara?

Descripción

Melodia
Arratsalde on ta aupa zuek
Nombre de la estrofa
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

2015-09-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nombre de la estrofa:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 


Hiru bertsotan esplikatzea
ez da hain erreza zeren
sentimenduek ez dute hartu
gorputzak aina atseden. (bis)
Iparraldean nola gu oso
diferente bizi garen
eta eskolan guri irakatsi
bola urdin hartan nabarmen
nahiz orduan egin amen
orain ez daukat batere argi
mundua borobila den (bis)

Etxetik irten ta hartu ditut
makina bat desengaino
baina ez dago zertan eduki
irudimena hain laino. (bis)
Ehundaka esku ikusi ditut
handi txiki ta nimiño
ta bakar bat be zabal-zabalik
eskatzera heltzeraino
ez dut oroitzen gaurdaino
eguneroko jana lortzeko
lurrez zikinduta baino. (bis)

Bost asteotan zabaldu dute
niretzat euren atea
ta tokatzen zait nagon lekutik
azken agurra ematea. (bis)
Autokritikarako nahi nuke
momentuz hartu tartea
ze erraza da gure lekutik
hitz handiak esatea
baina han kalitatea
justizia da behar dutena
eta ez karitatea. (bis)