Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2015-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
Bertsoa entzun |
2015-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Maritxu nora zoaz I
S. Lizaso
Lana egin ta eragin
ez da gauz berdina
A. Agirre
baina egin nahi nuke
nire ahalegina
hau fondo kontua da
hau ez da sprina
ai ze ondo zu bezain
bikainak bagina!
M. Lujanbio
Bertsolai gazte danak
zure esku daude.
A. Agirre
Hori Haritz Mujikai
egiozu galde
lehenguan zan Lizardin
txapelaren jabe
baina txapel azpian
jende asko gaude.
A. Arzallus
Eguzkiak gorritu
al dizu kopeta?
A. Agirre
A ze ironikoa
honen berriketa!
Kopeta gaina daukat
nik ilez beteta
zuk gorritzen nahiko lan
ez daukazu eta.
A. M. Peñagarikano
Orrazkera horrekin
oso guapa zaude
A. Agirre
Peñak maiz piropoak
dakarzki debalde
baina kendu paretik
alde! Alde! Alde!
Gaur`e joango zera
zu ligatu gabe.
A. Egaña
Peñak utzi al zaitu
emozionatuta?
A. Agirre
Begietan malkoa
ezin det ezkuta
hitz denak dauzka honek
maiz kalkulatuta
baina behar dan orduan
indarrak galduta.
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du
S. Lizaso
Mikroari begira
haserre antzean
A. Agirre
ta zu puntua jarriz
parrezka atzean
nik ez baitet luzitzen
zerorren klasean
baina buila egingo det
nik aurrerantzean.
M. Lujanbio
Pertsona Villabonan
nola bizi leike?
A. Agirre
Han jaio nintzan eta
geroztik ze neke!
Baina Hernani ez det
hala’re aparte
pisu bat jarri ezkero
joango nintzake.
A. Arzallus
Villabonatik hona
iyo leike oinez
A. Agirre
bai baina etorri naiz
Lujanbiokin kotxez
gero saio ostean
hau liatzen danez
gauez etorri eta
etxeratu goizez.
A.M. Peñagarikano
Bene benetan zaude
erakargarria.
A. Agirre
Berriz ere lorea
ikaragarria!
Ta honi egin diot
ongi etorria
baina Peña zain zazu
daukazun harria.
A. Egaña
Hamar puntu erantzun
zer-nolako lana!
A. Agirre
Ez al zait antzematen
bizkar gainen zama?
Baina Haritzen kontuk
hortara narama.
Ojala egin bagendu
biok erdi bana!