Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus
Nunbait ez nuen inoiz
ongi erantzuten
ta halakotan inork
ez zidan entzuten.
Tontoa nintzen iaz
tontoago aurten
dena karrera zail bat
ze bizi iraupen.
Eskerrak kontra itera
motibatzen nauten!
M. Lujanbio
Nik kontra egiteko
ez aski adore
ta honek mikazten dizkit
barru ta umore.
Beti jantzi behar dut
txukun ta dotore
gauzak perfekto egin
ta ahal bada hobe
eskubiderik ez dut
hanka sartzeko`re.
A. Arzallus
Eta ni betikoa,
ergela mutila
gainera ez bat ta ez bi
ari zazikit mila.
Beharbada jendea
arrazoiz dabila
neuk espero det behintzat
hala izan dedila
ez badute arrazoi
a ze tonto pila!
M. Lujanbio
Nik dena ikasi det
letra ta zientzia
liburuen artean
ze pazientzia!
Doktorego bat eta
hiru lizentzia
lagunak galdu ditut
hor nago etsia.
Pentsa zertarako den
inteligentzia.
A. Arzallus
Ta hola heldu gara
biak orain arte.
Hala ere zuk baduzu
suerte baten parte
zeren nik nahiz jarri
mila borondate
ez dut lortzen nahiz eta
saiatu jo ta ke
zuk behintzat tontoana
egin zenezake.
M. Lujanbio
Orain nahi ote nauzu
engaina arazi?
Zuk zure rol horretan
ondo dezu ikasi
nahiz ta baldar itxuran
jendea nahasi
nik nahiko nuke zure
papera lehenbizi
tonto plantak egin bai
eta bapo bizi.
A. Arzallus
Ni pertsonaia bat naiz
horien abenturan
inozoen bidean
hor neure menturan.
Ni zer naizen sekula
ez daudenez dudan
ez dira enteratuko
ez negu, ez udan
neure barruan zenbat
parre egin dudan.
M. Lujanbio
Ba nik nire barruan
etsia ta pena
ez dudala gozatu
goza nezakeena.
Hau da bere tontoan
asko dakiena
ze, zalantza baitago
hemen gu biena
zein den tuntunena ta
zein den argiena.