Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Actuación
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Autores
Barroso, Odei
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Lehen aldikotz bakarrik joan zira bakantzetarat. Lehen eguna bukatzen ari zauzu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso

Nombre de la estrofa:  Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehen helmuga gisa
hautatu nuen Berlin
lehenik museora
bisita bati ekin
gero karrikan ibiltzen
hartua dut atsegin
urtero egin beharko
nuke hau berdin-berdin
orain ostatuan naiz
garagarno batekin
eguna sekulan ez zait
horren laburra egin.

Berehala egin dut
nerekiko pundua
egun huntan orenak
dirudi segundua
lehen zeinen haserre geunden
Odei eta mundua
hemen dena da ederra
ederra ingurua
ta huntaz ohartzea
nuen nik helburua
zeinen lagun onak giren
ni ta neure burua.

Orain ohera noa
burukoa, izara
erabaki hartzeko
haseran ze ikara"
Baina nola lasaitu den
ene bihotz taupada,
desioek hartu dute
halako abiada,
erabaki onena
hau nuen beharbada
bakardadea ona da
aukeratua bada.