Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Actuación
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Autores
Artetxe, Miren
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Lehen aldikotz bakarrik joan zira bakantzetarat. Lehen eguna bukatzen ari zauzu.

Descripción

Melodia
Abokatuak deitu berri dit
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehen aldikotz bakantzetara
etorri naiz nire kasa
lasai nenbilen ta pixkanaka
larritzen joan zait arnasa
bisitatuaz bi momentu
museo bat, hiru plaza
gida itsu itsuan segituz
baina ez da izan erraza
argazkiak "Facebook"era igoz
pasatu arren arratsa
erran dezadan egi osoa
ez dut oso ongi pasa. (bis)

Bakantzetara joaten delarik
lagunik gabe norbera
nahi eta nahi ez so egin behar
norberak bere barnera
ta hor barneko mamu guziak
bana banaka atera
ta orduan bakantzen giroa
erori ohi da gainbehera.
Antsietatea, Anarik zion,
fenomenoa ote da?
Besteen falta baino gehiago
norberegandik sobera. (bis)

Arnasa larri, ostal hontako
gela hontan ez da giro,
gida bota dut zakarrontzira
ez naiz hor erran ez fido.
Baina onartzeaz bat lasaitzen naiz
hasi emeki, astiro,
hau gertatzen zait egi handi bat
erraten dudan aldiro
autoa hartu etxerantza ta
han noa ni emekiro,
baina badaukat zer ikasia
ta itzuliko naiz berriro.