Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
Nombre de la estrofa:
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bakantzetara lagun minekin
joan izan naiz gehienean
beste batzutan neskalaguna
nuela aldamenean
baina oraingoan joan naiz bakarrik
ez baitut beste deusen beharrik
normala da azkenean
hiru lau oren igaro ditut
piszinaren barrenean
ta lau orduko siesta egin ditut
bazkaldu ondorenean
ene ze ongi bakardadean
ondoan beste inor gabean
zu bakean zaudenean
ta aukeratua denean.
Palmerak daude bateko eta
itsasertzea besteko
zerbaitzariai hots egin diot
"piña colada" eskeko
laister joanen naiz dutxatzera
ta gero berriz bai afaltzera
ez nago haserretzeko
liburu bati begira lasai
errege baten antzeko
bost axola zait mundua dagon
orain aurrekoz atzeko
hamakan nago munduko puntan
izan ere nik beharra neukan
rutinarekin hausteko
eta hutsetik hasteko.
Ez da arraroa zorion bete
hau tropiko urrunean
urte osoa pasatzen baitut
desegiten lurrunean
orain lanera, militantzia
eta nola ez estres antsia
soa etorkizunean
bakardadean egon nahi nuen
hemen lasaitasunean
pozik sentitu, libre sentitu
bizi askatasunean
nahiz ta orain ez nagon tristuran
ea ba hori pentsatzen dudan
neure turista xumean
hirugarren egunean.