Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso
Bertsoa entzun |
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso
Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Mila zorion Sustrai laguna!
A ze maila ze nibela!
Amets egiten duzunak ere
merezi luke txapela!
Joan den asteko Azkainekoa
ekarri nahi dut honela,
lagun zarete eta bihotzez
animoak ta epela!
Bake bidean ari denari
eskaintzen diote gerla,
herria aske nahi duenari
eskaintzen zaio kartzela,
babes eskean dauden horiei
zinez jakin dezatela
gure etxeko ateak ere
irekiak dituztela.