Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi
Ume lotsati hura bertsoak
behin egin zuen askea.
Bertso eskolen helburu ez da
soilik kantuz ikastea
baina tokatu zitzaidan mutil
baten moduan haztea.
Nahiko bazenu zuk bizitua
neri esanaraztea
ez dakit aski ote den zure
betaurrekoak janztea.
Entzun izan det etxean jardun
izan zinela xuabe
lehenik besteen bertsoak botaz
gero zure hitzen jabe
baina oholtzan jardun al zinen
besteekin parez pare?
Ahalegintzen naiz ta ulertzea
zail egiten zait hala’re
bertsoa nola bizi daitekeen
plazarik eduki gabe.
Mutilak eta neskak bereizten
guk umetatik dakigu
eta sistema horren barruan
aritu gera beti gu.
Azken finean bertsolaritzak
ere problema hori du:
nik botatako bertsoak ia
sarri iritsi zaizkigu
eta aukeran nahio nuke zuk
kontatuko bazenigu.