Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2016-01-23 Tolosa Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
(Taburete banatan barra ertzean eserita, edalontziak parean ). Lehenengo maitasun historia edo lehenengo bikote harremana ez omen da inoiz ahazten. Zuek elkarren lehen maitale izan zineten. Geroztik elkarren berri beti izan duzue. Batek bikotea duela, besteak lan berria duela, herriz aldatu dela... Gaur kalean topo egin duzue eta trago bat hartzera joan zarete.

Descripción

Melodia
Orioko balearena
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Harreman hau beharko
genduna normala
hau da nire dardara
ta oilo azala!
Txupito hori ezin
probatu berehala
bestela esango dizut
maite zaitudala. (bis)

M. Lujanbio
Biok ere halako
dardara duguna
guazen pausorik pauso
poliki laguna.
Nahiz lehenaldi hura
geratu urruna
hartuko nuke orduko
ezjakintasuna. (bis)

U. Iturriaga
Baina jakituriak
gaitu gu eskastu
hiru aldiz banandu
ta ez aberastu.
Arrastaka ibiltzeko
horrenbeste gastu!
Seguru naiz sekula
ez nauzula ahaztu. (bis)

M. Lujanbio
Urteak pasa ditut
besteri begira
baina begi ertz baten
nik zure dizdira.
Lehen aldia onena
ez omen da tira!
Gero okerragoak
ere izan dira. (bis)

U. Iturriaga
Ai zenbat istorio
biltzen diren hemen
okerragorik izan
omen zendula lehen.
Lehenetik probatu
bazendu bederen
okerra izanda ere
badakizu zer den. (bis)

M. Lujanbio
Gu izan ginen lehen
sugarren testigu
pasioa geneukan
ez etxe ez diru.
Gaur senar makal bat det
ta umeak hiru
elkarrekin aspertzen
nahiko ondo dakigu. (bis)

U. Iturriaga
Senar bat ta hiru ume
izen ta abizen
gorrotoz ez du esan
baina esan du ozen
elkarrekin aspertzen
ikasi hain zuzen
ba gu gaur elkarrekin
mozkortu gaitezen. (bis)

M. Lujanbio
Mozkortzearen horrek
nau umiliatua
beste zeozer nuen
zugan bilatua
espero nuen gau bat
korapilatua
ia askatzen degun
gogo pilatua. (bis)

U. Iturriaga
Beraz zuk ez duzula
egin nahi gaur zurrut
kutrea iruditu
zaizun eskaintzan truk
ba ikasi behar duzu
pixka’t nigandik zuk
gogoak despilatzen
ederki ikasi dut. (bis)

M. Lujanbio
Gogoa despillatzen
jardun zerala ta
orain gizon serio
barearen planta
etxea ta dirua
bestea ta bata...
Dena daukagu baino
nahi genduna falta. (bis)