Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-02-11 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Kabigorriko Bertso Gauak (3. 2015-2016. Irun)
Actuación
2016-02-11 Irun Jaialdia
Conductor/a
Aranburu Balerdi, Oihana
Irigoien, Miren
Bertsolaris / Autores
Martin, Alaia
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Inauteriak pasatu berri dira. Egunerokoa bazterrera utzi eta ohi ez bezala janzteko garaia da. Eguneroko ordena hankaz gora jartzeko aukera ematen digu, egunerokoan egitea kosta egiten dena egiteko aukera. Ordenatik kaoserako jauzi bat. Hala ere, denok bizi ditugu bi alde horiek gure baitan. Baina oreka posible al da?

Descripción

Melodia
ETAren su-etenetik
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2016-02-11 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kosmosa bakea bada
ta irauteko esperantza
kosmosa bada bakea
lurra eta konfidantza
ta kaosa baldin bada
noraeza ta zalantza
lur labainkor bat oinetan
ulertu gabeko txantxa.
Zeinek oreka lezake
libra formako balantza?
Oreka galdu liteke
erori leike eta altxa
baina erori gintezke
beherantza edo gorantza
baina erori gintezke
gorantza edo beherantza.

Hori Anarik esan zuen
copyrightaren beharra
sentitzen dut ta hargatik
izan eme izan arra
sarri izoztu ohi dugu
maiz pizten zaigun sugarra
dena utzi, dena hartu
edo iraun ttirri-ttarra.
Denontzat ezberdina da
hegoa eta iparra
desoreka zergatik da
definiziotzat txarra?
Izan behar genukeelako
normala ta estandarra. (bis)

Nik nahiago dut kaosa
nahiz ordenatu tarteka
nahiz egin mila eta bat
buru-jan ta hausnarketa.
Zergaitik naiz daukadana
ta poltsikoak beteta
baditut, zergatik ez dit
ematen barruak buelta?
Azken batean bizitza
horixe da, aldaketa
eta ez printzipioen
maileguzko hipoteka
desestabilizatzean
berriz lortzen da oreka. (bis)