Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-05-13 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2016-05-13 Ondarroa Jaialdia
Conductor/a
Alberdi, Esti
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Murua, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Iñaki, 25 urte egin dituzu kartzelan. Gaur, erraz ahaztuko ez duzun eguna iritsi da, bazatoz herrira. Irteteko ordua iritsi zaizu, eta hor duzu, Beñat azken urteetan alboan eduki duzun funtzionarioa. Elkarri begira zaudete.

Descripción

Melodia
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2016-05-13 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Murua
Preso egon naiz kartzela hontan
hogeita gehiago urte
hainbat gose eta egarri greban
hartua naukazu parte.
Orain banoa hor uzten zaitut
ez ganora, ez aldarte.
Eta zuk preso segiko dezu
jubilatzen zeran arte.

B. Gaztelumendi
Egoten nintzen zure ateko
zirrikitutik begira
nere atzetik joaten zinen
patioaren erdira.
Nik hemen segi behar dedala
hori egia da tira!
Hala’re zure lagunak ere
nerekin geratzen dira.

I. Murua
Hor uzten ditut eta horrekin
bihotza daukat tristerik
zure menpean egon beharra
ia ez da sinesterik!
Baina zu zaude bakar-bakarrik
eta gorrotoz beterik
hemendik kanpo zure zai ez da
bakardadea besterik.

B. Gaztelumendi
Ja hogeita bost urte pasata
ta zuk hirurogeita bi
bakardadea biontzat dago
hori izan zazu argi.
Nun bizi ta nun lan egin behar
zertan nahi zenuke ari?
Zuk ez diozu errez utziko
kartzelan egoteari.

I. Murua
Zitalkeriaz altxatzen dezu
azken agurrez ahotsa
hori desio badidazu nei
eman behar lizuke lotsa
baina ez noa denbora galduz
banoa bihotz airosa
eta gozatzen hasi nahi nuke
nere lagun-minen poza.

B. Gaztelumendi
Zure lagunak ere zahartu
zaizkizu zure antzera
igarotako urteak ezin
dira itzuli atzera.
Zure minean gordeta joango
natzaizu zure etxera
gauero zure amesgaiztoen
ateak irekitzera.

I. Murua
Beti gorrotoz ta beti minez
zera gizon berezia
min emateko soldataduna
min emateko hezia.
Bizia ere badezu baina
ez da ez zuk merezia.
Bueno egia aitortzen badet
hau ere ez da bizia.

B. Gaztelumendi
Bizia ez da inoiz erreza
besterik ez zen faltako!
Hala’re zure herriak ere
zenbat ate, zenbat gako.
Hona ekarri zintuen gudak
berean dirauelako
badaezpada zelda bat libre
utziko det zuretzako.

I. Murua
Ba segi zazu zeure amesgaizto
eta zure desgrazian
hona berriro ez naiz helduko
sekula bizi guzian.
Lehenago hemen gazte ta heldu
gehiago ere bazian
ia lehenbailehen uzten zaitugun
betiko langabezian.

B. Gaztelumendi
Ez nuen uste zu zintugunik
nerekin hain dohakabe
mende laurden bat igaro degu
gertu-gertu, parez pare.
Itzuli zaite behingoz etxera
askatasunaren jabe
zu`re lanean ai zera baina
giltzak nere esku daude.