Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-06-10 Bergara Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2016-06-10 Bergara Berezia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Bartra, Oihana
Enbeita, Onintza
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gaztetxe hau garai batean kartzela izan zen. Michele Angiolillo kazetari eta anarkista italiarrak hemen eman zituen bere azken orduak eta iaz RIPeko gitarristak ere hemen aurkitu zuen heriotza. Zer pentsatua eman dizue.

Descripción

Melodia
Geldirik ezin naizela egon
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2016-06-10 Bergara Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Onintza Enbeita

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita
Arratsaldean sartu gara ta
lekua hartu hain errez
gero estutu historiari
leku egin dautsagunez.
Izenak izen hau kartzela zan
danak dira ziegak berez.
Hiltzeko ez da leku ederra
baina bizitzeko be ez.

O. Bartra
Kartzela legez ezagutua
dozuela bergararrok
ta kartzela bat izateko be
tetrikoa baderitzot
pentsau izanaz zer biziko eban
ziega bakotxean askok
hona sartuta imaginauta
hotzikara sentitu dot.

On. Enbeita
Lau horma estu, leiho txiki bat
ohe bat ta hiru prenda
bat, bi, hiru, lau... gelarik gela
anonimoen zerrenda.
Auzolanean koloreztatu
dozue hau benga, benga!
Baina arnasa hartu ahala
zeozer korapilatzen da.

O. Bartra
Inguruetan somatu dogu
makina bat iluntasun
imaginario pertsonalean
kartzela zelan daukazun
ta proiektua berritxuratuz
burua nora joatzun
beraz ederra da nola egin dan
espetxea askatasun.

On. Enbeita
Ortuari be bota deutsogu
iluntzean begirada
buruaz baietz eginda danok
bueltaka hona ta hara.
Zer pentsatua emoten daben
paradoja handi bat bada:
gu gure kabuz etorri gara
ta holantxik joango gara.

O. Bartra
Beraz kartzela irudikatu
hemen sartuz bapatean
baina jadanik proiektu ezberdin
ta askea izatean
gaur auskalo zer pasatuko dan
oholtzatik behera joatean
agian gaba pasauko dogu
horko ziegaren batean.

On. Enbeita
Badaukat gaba eder-ederra
izango dan esperantza
guztiak ezin dau hartu eta
heriotz txarraren antza.
Zer izango da hemen bertsoa?
Umore baltza ta txantxa.
Ze sinplea dan gerra zaharra
galdu gendunon bengantza.

O. Bartra
Beste zeozer komentau nahi dot
espetxeagaz batera:
polita izanda gaur ingurua
apaintzeko zuen era
baina gu ere gaur ekarrita
hain juxtu be espetxera
beheran ze serio zauzien danak
funtzionarioen antzera.