Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-07-24 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2016-07-24 Donostia Berezia
Conductor/a
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Goizeko laurak dira eta hondartzan zaude eserita. Gaua gogorra eta luzea izan da. Tabernako pertsianak ixten ikusi dituzu, lagunak aspaldi galdu ziren.Taxirik ere ez zegoen. Eta giltzak? Etxeko giltzak? Abiatu zara eta hondartzan jarri zara. Dena ilun, olatuen aparra bakarrik ikusten da.

Descripción

Melodia
Haizea dator ifarraldetik
Nombre de la estrofa
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2016-07-24 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Igandea da ta barraz barra
poteatzen naiz aritu
ta larogeiko hamarkadako
kantuak ditut aditu.
Berrogeita bi urte dauzkat ja
poteadore aditu
maiz pentsatzen det “Ai oraindikan
hogei bakarrik banitu!”.
Etxean daude lagunak baina
ni ez nintzen errenditu
lehenago jaia zena zergatik
bihurtuko da delitu?
Ta olatuak hara ta hona
ahul ditut nabaritu
nere bizitzan ere ez baitzen
aparra baino gelditu.

Lehendabiziko zerbeza zena
bilakatu zen koktela
mingain lodiko nere hizketa
bilakatu zen totela.
Beti izar bat izan nahi nuke
ez gizon heldu, motela
ta etxea da lo egiteko
zapaltzen dedan hotela.
Pentsatzen nuen beti gazte ta
berde izango nintzela
nabaritzen det hankak uretan
desegiten doazela
jende guztiak ahaztu duen
Kontxa mortu hau bezela
iruditzen zait neroni ere
hondarrezkoa naizela.

Ta lo hartu det nere barruan
dena zelako galerna
ta ametsetan bisitatu det
azkenaurreko taberna
ta bapatean hor aritu det
norbaiten ahots ozena
mutiko bat da pala batekin
jolasean ari zena
ta eskuekin irudi batzuk
egin ditugu aurrena
baldearekin gaztelutxo bat
osatu degu hurrena.
“Aizu mutiko, gazteluz bete
ezazu hondartza dena
ta egizu bat mareak inoiz
eramango ez duena”.