Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2016-09-11 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Odei Barroso
Bertsoa entzun |
2016-09-11 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Odei Barroso
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus
Lehenik igan behar zen
Baigura mendira
gero lasterka hasi
eta sokei tira.
Kasik lurrera ordez
joan naiz ilargira
ene pisuarekin
goiti joan gira.
O. Barroso
Goiti edota behiti
hautatu bestela
zinez urrun ez gira
iritsi horrela
erran du zeruraino
antxu igo dela
baina iduri zuen
lurpean zinela.
A. Arzallus
Nik ez dakit hau dugun
josteta formula
ez zazula ondotik
orain jo xirula.
Heletan hartu dut lur
ene hau sekula!
Txarrena da autoa
Makean dugula.
O. Barroso
Hobe pentsatu behar
ginuen lehenago
autoa utzi behar zen
pittat hurbilago.
Nere tixerta zure
izerdiaz dago
galduak ditu gaur lau
kilo ta gehiago
A. Arzallus
Nik nahi nuen zangotan
ez bainaiz erori
garbi erranen dizut:
ez dut pasa ongi
nahiz ta tarteka bota
bertsu bat edo bi
Odei ni ez naiz sortu
izaiteko xori.
O. Barroso
Eta ideia horri
beste bat nola gehi
abentura esplikatu
behar diegu denei:
gora igo ta xoriei
egin diezu dei
ez gira alperrik deitzen
Amets eta Odei!
A. Arzallus
Poesiari ez diot
emanen ezetza
hodeia maiz da xuri
ta ametsa beltza.
Segi zazu hodeietan
Odei hala pentsa
lurrean ibiltzea
da ene ametsa.
O. Barroso
Amets eta Odeikin
ene lagun kasu
errandako guziak
atxiki itzazu
zu lurrean ibiltzeko
zale zira usu
martxa hontan sustraietan
bukatuko duzu.