Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-10-21 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2016-10-21 Durango Jaialdia
Conductor/a
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Egun edozertarako baimena behar izaten da eta askotan azterketa gainditu behar baimen hori lortzeko. Guraso izateko ere baimena atera behar omen da orain. Azterketa pasa behar omen da. Aztertzailea zara, zu, Igor, eta guraso izan nahi eta azterketara azaldu dena Julio.

Descripción

Melodia
Igaran egun batez
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2016-10-21 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza
Gurasoak behar dau
maitasun almazen
aita gogorren garai
aspaldi joan zen
ta lehenengo galdera
eitera goazen:
zenbat sehaska kanta
dakizu kantatzen?

J. Soto
Umea etorriko da
zorterik baldin ba’
ta jarriko diogu
pastelari ginda.
Nahiz ez naizen azkarra
hitzei eraginda
nik uste nahiko dela
bakarra jakinda.

I. Elortza
Bariazino pixka’t
balego hobeto
haurrak ohitura bat be
dau kaka eiteko
painala exixtitzen da
badakizu ederto
baina zenbat botaten
dozuz eguneko?

J. Soto
Umea izaten da
jateko azkarra
orain dela pixa ta
atzetik puzkarra.
Aitari ez igotzeko
lanaren sukarra
sehasken kanten gisan
painala bakarra.

I. Elortza
Dana hartu behar dau
gaur aitak umorez
haurrak aurrera eiten dau
indarrez ta adorez.
Izan lei mitinlari
izan lei erromes...
Noz hasten da berbetan
noz hasten da oinez?

J. Soto
Hasten den momentuan
hortzak hortzak biltzen
hizketan hasten da ta
ja ez da ixiltzen.
Eta oinez hasten da
aldiro amiltzen
aspertzen den garaian
lau hankan ibiltzen.

I. Elortza
Dana erantzun dozu
aita on baten eran
painalaren kontua
be joanda hegan.
Zelan doan oinez ta
noz hasten dan berban
baina bai al dakizu
zelan egiten dan?

J. Soto
Ez da errexa izan
hitzak aletzea
erantzun egoki ta
onez jabetzea.
Umea nola ekarri
zail da asmatzea
hoi pentsatuta neukan
zuri galdetzea.

I. Elortza
Ondo joan da examina
zorionak, biba!
Aprobatu dozu ta
to karneta tira.
Orain egonagatik
zu harro begira
kontuz hamabi puntu
errrez galtzen dira.

J. Soto
Orain artean nintzen
zalantzen barruti
baina karnet honekin
ni joan urruti.
Aita izan naiteke
a ze poza, jupi!
Orain aurkitu behar dut
zeinekin eduki.