Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-11-04 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2016-11-04 Ermua Jaialdia
Conductor/a
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue
Martin, Alaia
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Joseba Sarrionandia zara Uxue, eta Alaia zure irakurle finena. Aste honetan jakin dugu Etxepare Fundazioak eta Habanako Unibertsitateak ikastaro bat antolatu dutela eta bertan Joseba Sarrionandia izango dela irakasle. Euskal Herritik joan da Alaia Habanako ikastaroan parte hartzeko. Klase ordua hastear dago eta idazlea, Sarrionandia, azaldu da.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2016-11-04 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Pasata ur gazia
pasata ur geza
propio etorrita
hau ez da sorpresa.
Ez da etorri hona
espero zen prentsa
baina dardarka nago
nigan dut estresa
barkatu idazu nire
hitzen ondoeza. (bis)

U. Alberdi
Behingoan pulpitu bat
jakintza aldare
eta euskaldun bat dut
hemen parez pare.
Arraro ikusi zaitut
gaurkoan hala’re
hitz totelka hasita
eta nahiko grabe
ez al nauzu ezagutu
bizarrikan gabe? (bis)

A. Martin
Ezin dut hitzik esan
honaino etorrita
liburueri egin
nahiean kritika.
Ez da zure itxura
ez da zure pinta
hobe bizarra eta
dena erantzita
hobe ezagutzen zaitut
begiak itxita. (bis)

U. Alberdi
Nire liburutatik
hitza arnastua
parez pare ikusita
zabiltza nahastua.
Neure burua ere
ia nun ahaztua
beti argazki bera
kuadratu, moztua
neu naiz liburutako
lagun izoztua. (bis)


A. Martin
Orain urtua zara
zinen izotza lehen
ta arnasa bilakatu
didazu hasperen
nahiz jendaurrean horren
ozen ta nabarmen
zauden bizitza zeinen
bitxia sarri den
etxerik ez duena
dago Etxeparen. (bis)

U. Alberdi
Zu urduri zaude ta
ni ere berdintsu
gizon lotsatia naiz
ez bat’e berritsu
jendearen aurrean
sentitzen naiz izu
eta orain gehiago
zergatik jakizu:
gure herriaz nik baino
gehiago dakizu. (bis)

A. Martin
Itsasoa batzutan
soilik da aintzira
litroka neurtzen da
minaren neurrira.
Ez didazu eragingo
halako gupira
falta zaizu herri bat
gertutik begira
ta guri falta zaigu
zure perspektiba. (bis)

U. Alberdi
Demagun heldu dela
nahi gendun bakea
demagun badugula
guk borondatea
klaseak ematea
ez bedi kaltea
eskolak jasotzea
eta ematea.
Tira, antzeztu dezagun
normalitatea. (bis)