Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Aimar Karrika

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-09-23 Baigorri Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Autores
Artola, Mikel
Karrika, Aimar
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gurasoak zarete. Zuen alabak orain 5 urte amaitu zituen ikasketak. Geroztik, han eta hemen ari izan da lanean, baina erraten du ez daukala etxetik joateko diru nahikorik.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Aimar Karrika

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artola:
Zer gertatuko zen atzemana
zegon bera aspalditik
etorkizunik ez omen dago
eta ingenieritzatik
beti etxean bueltaka dabil
nahiz esplikatu zergatik
diru nahikorik ez dauka eta
gogoa ere ez dakit. (bis)

A. Karrika:
Gogoa nik ba sumatzen diot
eta nabil egiazki
Mac Donald’s baten ibili zen lehen
egun, arrats ta arrasti
supermerkatu batean gero
Championean zehazki
diru guztiak batuta ere
oraindik ez luke aski. (bis)

M. Artola:
Nahikoa duen edo ez duen
ez da hain gauza normala
nahiz gurasotan nik hartu dudan
orain hain papel zitala
gerora ere igual gertatu
behar zaio Aimar hala
guk emana’re gastatzen baitu
asko baleuka bezala. (bis)

A. Karrika:
Ene kartera zabaltzen badu
gure alabak indarrik
pila bat maite dudala nola
ez dagon erran beharrik
gure etxean bueltan badabil
horrek ez du ezer txarrik
bestela guk zer egingo dugu
etxean biak bakarrik? (bis)

M. Artola:
Zuk badakizu hau gertatzea
normal da bihar nahiz etzi
ze ingo degu ba biok bakarrik?
Maitasun betean etsi
asteburua ta asteguna
ia ezin ditu bereizi
nik ez dakit zer gertatu zaion
guk ez gendun hola hezi. (bis)

A. Karrika:
Gauean berant oheratuta
berantegi da jaikia
bere izaera bere kabuz du
gure alabak eraikia
hogeita hamar ai urte jadanik
ta etxean atxikia
baina neretzat beti izango da
gure etxeko txikia. (bis)