Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ander Lizarralde Jimeno, Xabi Maia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-09-23 Baigorri Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Autores
Lizarralde Jimeno, Ander
Maia, Xabi
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuen herriko kultur elkartearen sortzaileak zarete. Elkartearen jardunari eusteko, ezinbestekoak izan zarete urteetan. Azkenaldian, ordea, jende berria hurbildu da ardurak hartzeko prest.

Descripción

Melodia
Manuel Narruk atzo esan dit C
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ander Lizarralde Jimeno, Xabi Maia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Maia:
Baigorri aldean hasiera baten
langintza hotz ta garratza
ilusioaz bertze aldera
iraulia da balantza
jende gaztea gure artera
hurbiltzen ari da antza
Basaizearen artean behintzat
haize berriak dakartza.

A. Lizarralde:
Bizi guztia jardunak gara
beti “dale” eta “dale”
gu izan gera atzeko hoien
zintzarri eta juale
gaztiekin nun nik konfidantza
ta ez digute egin kale
orain artian gauza ederki
egin dugunan seinale.

X. Maia:
Nafarroaren Egunarekin
muga genun lehen traba
baina aurrera segitu genun
eta gainditu ikara
jende gaztea esku zabalik
erakusten dun zirrara
xaharren aldean gazteagoez
askoz errexagoa da.

A. Lizarralde:
Baina zaharrak kritika ere
egiten du noski bela
“gaztiak dula fudamentoik ez
gaztia dela epela”
iruditzen zait nahi duna egiten
utzi beharra zaiela
azken batian gure garaian
guk egin genun bezela.

X. Maia:
Guk ere hala egin genuen
baikenuen gazte garra
bainan orain dugu adinarekin
gure gazteen beharra
elkarlan hori urte askotan
ez dugu izango txarra.
Esperientzia jarriko dugu
eta gazteek indarra.

A. Lizarralde:
Gaztia utzi nahi dut lanian
gauza ondo irten dedin
bere indarra gure norantza
daukagulako atsegin
guk nahiko muga badugu Xabi
han neke eta hemen min
lan asko egiten ez badugu’re
trabarik ez zagun egin!