Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-09-23 Baigorri Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Autores
Karrika, Aimar
Ugartetxea, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuk, Aimar, arropa denda bat duzu. Beñat zure dendara etorri den bakoitzean, arropa andana probatu eta deus erosi gabe atera da. Oraintxe dator berriro.

Descripción

Melodia
Igaran egun batez
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Karrika:
Dendara zu sarritan
zarenez aurkeztu
gero dena biltzeko
larri eta estu
zerbait erosi zazu
dago zure esku
edo bestela zu behar
zaitut nik tolestu.

B. Ugartetxea:
Harria bezain gogorra
naiz ni eta keba!
Baina ikusten dut bada
denda hontan aukera
zapatila politak
dituzu gainera
ai etxean ahaztu zait
berriro kartera!

A. Karrika:
Ordenatua naiz ni
eta oso fina
ta zuk uzten didazu
guzia zikina
karteraren bila joan
etxera jakina
ez baduzu probatu
nahi nere espartina.

B. Ugartetxea:
Oso haserre zaude
zenbat ika-mika
ea aldatzen dizuten
medikuek botika
etxera joango naiz
bai lagun korrika
baina joan al neike
zapatak jantzita?

A. Karrika:
Horrelakoak ez dira
denda hontan bakan
begia jartzen dute
kamisetan, prakan
berriz ere bazatoz
hona diru faltan
korrika joango zara
bai, baina lau hankan!

B. Ugartetxea:
Maiteminduta nago
zapata hoiekin
ta erosi bitarte
ekin eta ekin
bihar etorriko naiz
nere andrarekin
ea konpontzen zaren
Aimar berarekin.