Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-09-23 Baigorri Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Autores
Martin, Alaia
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Komisaldegitik deitu dizute agertu dela esanez.

Descripción

Melodia
Norbere mundu intimo
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beldurra nagusi bada
beltzagoa denez gaba
zenbat minutuz begira
ordulari honetara.
Haserre bat izan gendun
ta bost egun dira jada
falta zaizkidala bere
mimo, bere besarkada
bere irripar ta erantzun
eta bere begirada.
Kiribilduaz joan naiz
luzaro nire baitara
tik, tak, ordulari batek
dio taupadaz taupada
baina antza komisarian
zain daukat nire alaba. (bis)

Komisariak esan dit
lasai xuabe xuabe:
“Hemen dago bai benetan
hemen daukat parez pare”.
Negarrari eusteko ez
dut nahikoa abildade
bare behar nuke baina
oraindik ez nago bare
nahiz ta alaba Eider beti
hain izan den burujabe
beldur askotara egin
izan dit buruak alde
bortxatu ta hil dutela
pentsatu izan dut hala´re.
Neskok beti beldurrera
kondenatuta al gaude? (bis)

Gauak bere baitan zenbat
drakula, zenbat marrazo
zenbat igual, zenbat edo
zenbat bueno ta akaso
baina alabak badaki
minetaz egiten paso
ta haunditzen ta haunditzen
hasia da mantso-mantso.
Komisarian sartu naiz
barruko geletara so
eta hor dago Eidertxo
nire sorgin ta iratxo.
Esan dit “Damutu nintzen
ez gaur baizik eta atzo
hemezortzi bete arte
ez naiz joango amatxo”. (bis)